top of page
Klaustroa --> irakasleen parte-hartze organoa da.
Partaideak

Ikastetxearen irakasle guztiek

Zuzendaria (irakasle klaustroaren burua)

Aginpideak

-Ikastetxeko Proiektu Curricularra eta Ikastetxeko Urteko Plana egin eta onartzea.

-Aurreko programen betearaztea koordinatu eta gainbegiratzea eta bere burutze mailaz Eskola Kontseiluari informatzea honek Urteko memoria onar dezan.

-Urteko Memoriaren zirriborroa egitea Eskola Kontseiluak eztabaidatu eta onar dezan.

-Institutuko zuzendaritzari ikastetxeko funtzionamendu eta koordinaketa irizpideak finkatzen laguntzea.

-Irakasle taldeak antolatzea eta ikasturtearen hasieran irakasleen zereginei atxikitzeko irizpideak erabakitzea.

-Ikasle taldeak osatzeko irizpideak finkatzea.

-Irakas jardueran Proiektu Curricularra bete dadila zaintzea.

-Eskola-errendimendua, ebaluaketa emaitzak baloratzea eta, ikasleen ebaluazioari nahiz errekuperazioei buruzko irizpideak finkatzea eta koordinatzea.

-Garatu beharreko Pedagogi-ikerketa eta saiakuntza esparruan ekimenak sustatzea.

-Klaustroak berezko dituen funtzionamendu arauak eta barne-araubidea onartzea.

-Formakuntza nahiz osagarrizko ekintza programaz informatu Eskola Kontseiluak onar dezan.

-Eskola Kontseilurako bere ordezkariak hautatzea.

-Ikastetxeko ekonomi kudeaketa aldiro-aldiro ezagutu eta baloratzea.

bottom of page